2.1 KiB
		
	
	
	
	
	
	
	
			
		
		
	
	Common Node.js Dockeren jardunbide egokienak
Dockeren jardunbide arrunten atal honek programazio lengoaia guztietan araupetuta dauden jardunbide egokiak biltzen ditu, ez dira Node.jsentzat bakarrik
 Nahiago COPY, ADD komandoa baino
 Nahiago COPY, ADD komandoa baino
TL;PL: COPY seguruagoa da, bakarrik lekuko fitxategiak kopiatzen ditu eta; ADDek, aldiz, bestelako funtzionalitateak onartzen ditu, adibidez, urruneko webguneetatik binarioak deskargatzea
 Ekidin oinarrizko sistema eragilea eguneratzea
 Ekidin oinarrizko sistema eragilea eguneratzea
TL;PL: eraikitze prozesuaren lekuko binarioak eguneratzeak (adibidez apt-get update) sendotasunik gabeko irudiak sortzen ditu exekutatzen duen bakoitzean eta pribilegio handiak eskatzen ditu. Horren ordez, erabili sarri eguneratzen diren oinarrizko irudiak
 Sailkatu irudiak etiketen bidez
 Sailkatu irudiak etiketen bidez
TL;PL: irudi bakoitzaren metadatuak emateak Ops-eko profesionalei modu egokian tratatzen lagundu diezaieke. Adibidez, gehitu mantentze arduradunaren izena, eraikitze data eta bestelako informazioa, irudi bat erabili behar duenari lagungarria izango zaiona
 Erabili pribilegiorik gabeko edukiontziak
 Erabili pribilegiorik gabeko edukiontziak
TL;PL: pribilegiodun edukiontziek erabiltzaile nagusiak (root) dituen baimen eta gaitasun berdinak ditu makina ostalariaren gainean. Hori ia inoiz ez da beharrezkoa, eta, normalean, Node irudi ofizialetan sortzen den 'node' erabiltzailea erabili behar da
 Arakatu eta egiaztatu bukaerako emaitza
 Arakatu eta egiaztatu bukaerako emaitza
TL;PL: batzuetan erraza da eraikitze prozesuko albo efektuak ahaztea, hala nola sekretu filtratuak edota beharrezkoak ez diren fitxategiak. Dive bezalako tresnak erabiltzeak sortutako irudia arakatzeko horrelako arazoak identifikatzen lagun dezake
 Burutu osotasunaren egiaztapena
 Burutu osotasunaren egiaztapena
TL;PL: oinarrizko edo bukaerako irudiak argitaratzen ari zaren bitartean, sarea engainatu eta birbideratu egin daiteke irudi maltzurrak deskargatzeko. Dockeren protokolo estandarrak ez du ezer eragozten edukia sinatu eta egiaztatu ezean. Docker Notary da hori lortzea ahalbidetzen duten tresnetako bat da
