4.0 KiB
Baliatu cachea eraikitze denborak murrizteko
Azalpen paragrafoa
Docker irudiak geruzen konbinazioak dira, zuere Dockerfileko agindu bakoitzak geruza bat sortzen du. Dockerren daemonak eraikitzeen arteko geruza hauek erabil ditzake, aginduak berdinak badira edo COPY edo ADD fitxategiak berdinak badira. ⚠️ Cachea ezin bada geruza jakin batentzat erabili, ondorengo geruza guztiak ere ezgaituak izango dira. Honexegatik, ordena garrantzitsua da. Zure Dockerfilea zuzenki diseinatzea ezinbestekoa da, zure eraikitzean atal mugikor kopurua murrizteko; gutxien eguneratzen diren aginduak goialdean egon beharko lirateke eta etengabe aldatzen ari diren aginduak (aplikazioaren kodea esaterako) berriz behe aldean. Garrantzitsua da operazio luzeak abiarazten dituzten aginduak puntu gorenaren inguruan egon beharko liratekeela bakarrik beharrezkoak direnean gertatzen direla ziurtatzeko (docker irudia eraikitzen duzun bakoitzean aldatzen ez badira behintzat). Cachetik Docker irudi bat berreraikitzea ia-ia berehalakoa izan daiteke era egokian eginez gero.
- Dockerren geruzetan induskatzenetik hartutako irudia, jessgreb01-i esker*
Arauak
Ekidin une oro aldatzen den Avoid LABEL (etiketa)
Zure Dockerfilearen hasieran eraikitze zenbakia duen etiketa bat badaukazu, cachea baliogabetua izango da eraikitze bakoitzean
#Fitxategiaren hasiea
FROM node:10.22.0-alpine3.11 as builder
# Ez egin hau hemen!
LABEL build_number="483"
#... Dockerfilearen gainontzeko guztia
Eduki .dockerignore fitxategi egokia
Begiratu: docker ignoreren garrantzia
Docker ignorek, cachearen logika hondatu dezaketen fitxategien kopia ekiditen dute, adibidez proben emaitzen txostenak, erregistroak edota aldi baterako fitxategiak.
Instalatu lehenik "sistemaren" paketeak
Gomendagarria da erabiltzen dituzun sistema pakete guztiak dituen docker irudi base bat sortzea. Benetan apt,yum,apk edo antzerako komandoak erabiliz paketeak instalatzeko beharra baduzu, hauek zure lehenengo aginduak izan beharko lirateke. Ez duzu nahi make, gcc edo g++ berrinstalatzerik nahi zure node aplikazioa eraikitzen duzun bakoitzean.
Ez instalatu pakete bat soilik komenentziagatik, ekoizpen aplikazio bat da hau.
Lehendabizi, soilik zure package.json eta lockfile GEHITU
COPY "package.json" "package-lock.json" "./"
RUN npm ci
lockfile eta package.json gutxiagotan aldatzen dira. Berauek lehendabizi kopiatzeak npm install etapa cachean utziko du, honek denbora baliotsua aurrezten du.
Ondoren zure fitxategiak kopiatu eta exekutatu eraikitze etapa (beharrezkoa bada)
COPY . .
RUN npm run build
Adibideak
Onarrizko adibidea sistema eragileko menpekotasunak behar dituzten node_modulesekin
#Sortu node irudi bertsioaren ezizena
FROM node:10.22.0-alpine3.11 as builder
RUN apk add --no-cache \
build-base \
gcc \
g++ \
make
USER node
WORKDIR /app
COPY "package.json" "package-lock.json" "./"
RUN npm ci --production
COPY . "./"
FROM node as app
USER node
WORKDIR /app
COPY --from=builder /app/ "./"
RUN npm prune --production
CMD ["node", "dist/server.js"]
Eraikitze etaparekin adibidea (esaterako typescript erabiltzerakoan)
#Sortu node irudi bertsioaren ezizena
FROM node:10.22.0-alpine3.11 as builder
RUN apk add --no-cache \
build-base \
gcc \
g++ \
make
USER node
WORKDIR /app
COPY "package.json" "package-lock.json" "./"
RUN npm ci
COPY . .
RUN npm run build
FROM node as app
USER node
WORKDIR /app
# Behar ditugun fitxategiak bakarrik kopiatu
COPY --from=builder /app/node_modules node_modules
COPY --from=builder /app/package.json .
COPY --from=builder /app/dist dist
RUN npm prune --production
CMD ["node", "dist/server.js"]
Esteka erabilgarriak
Dockerren dokumentazioa: https://docs.docker.com/develop/develop-images/dockerfile_best-practices/#leverage-build-cache
