mirror of
https://github.com/goldbergyoni/nodebestpractices.git
synced 2025-10-27 19:17:13 +08:00
36 lines
2.2 KiB
Markdown
36 lines
2.2 KiB
Markdown
# Instalatu npm ci paketeak ekoizpenean
|
|
|
|
<br/><br/>
|
|
|
|
### Azalpena
|
|
|
|
Zure menpekotasunak blokeatu dituzu [**Blokeatu menpekotasunak**](./lockdependencies.basque.md) jarraituz, baina orain ziurtatu behar duzu pakete bertsio zehatzak erabiltzen direla ekoizpenean.
|
|
|
|
Paketeak instalatzeko `npm ci` erabiltzen baduzu, hori eta gehiago lortuko duzu.
|
|
|
|
- Zure `package.json` eta `package-lock.json` bat ez badatoz (hala behar lukete) edo blokeo fitxategirik ez baduzu, huts egingo du instalazioak
|
|
- `node_modules` karpeta badago, automatikoki kenduko du instalatu aurretik
|
|
- Azkarragoa da! [Argitaratutako bloga](https://blog.npmjs.org/post/171556855892/introducing-npm-ci-for-faster-more-reliable)ren arabera, ia bi aldiz azkarragoa
|
|
|
|
### Noiz egon daiteke erabilgarri?
|
|
|
|
Ziur egon IE inguruneak edo QAk probatuko duzula zure softwarea geroago ekoizpenera bidaliko duzun pakete bertsio berarekin.
|
|
Gainera, arrazoiren batengatik norbaitek package.json eskuz aldatzen badu, ez cli komando baten bidez, baizik eta package.json zuzenean editatuz, tarte bat sortzen da package.json eta package-lock.jsonen artean, eta errore bat jaurtitzen da.
|
|
|
|
### npmek dioena
|
|
|
|
[npm ciren dokumentazio](https://docs.npmjs.com/cli/ci.html)tik hartua
|
|
|
|
> Komando hau npm-installen antzekoa da, salbu eta ingurune automatizatuetan erabiltzeko dela, hala nola, proba plataformetan, etengabeko integrazio eta inplementazioetan, edo zure menpekotasunen instalazio garbia egiten ari zarela ziurtatu nahi duzun edozein egoeratan.
|
|
|
|
[`ci` komandoaren jaregitea iragartzen duen blogeko mezua](https://blog.npmjs.org/post/171556855892/introducing-npm-ci-for-faster-more-reliable)
|
|
|
|
> Komandoak hobekuntza handiak eskaintzen dizkie eraikuntzen errendimenduari eta fidagarritasunari etengabeko integrazio/ inplementazio prozesuetarako, esperientzia koherentea eta azkarra eskainiz CI/CD erabiltzen duten garatzaileei beren lan-fluxuan.
|
|
|
|
[npmjs: menpekotasunak versus garatze-menpekotasunak (npmjs: dependencies and devDepencies)](https://docs.npmjs.com/specifying-dependencies-and-devdependencies-in-a-package-json-file)
|
|
|
|
> "dependencies": zure aplikazioak ekoizpenean eskatzen dituen paketeak.
|
|
> "devDependencies": tokiko garapenerako eta probetarako soilik behar diren paketeak.
|
|
|
|
<br/><br/>
|