# Hobetsi jatorrizko JS metodoak Lodash bezalako erabiltzaileen baliabideak baino

### Azalpena Batzuetan, hobe da jatorrizko metodoak erabiltzea _lodash_ edo _underscore_ bezalako liburutegiak erabili beharra izatea baino, liburutegi horiek errendimendu galera bat ekar baitezakete eta beharrezko baino memoria gehiago erabili. Jatorrizko funtzioak erabiltzeak [%50 inguruko erabateko irabazia](https://github.com/Berkmann18/NativeVsUtils/blob/master/analysis.xlsx) lor dezake, adibidez, funtzio hauek: `Array.concat`, `Array.fill`, `Array.filter`, `Array.map`, `(Array|String).indexOf`, `Object.find`, …

### Abididea: konparaketa probak - Lodash versus V8 (jatorrizkoa) Beheko grafikoak [Lodashen metodo ugariren proben erreferentzien](https://github.com/Berkmann18/NativeVsUtils/blob/master/nativeVsLodash.ods) batez bestekoa erakusten du. Horrek erakusten du Lodash metodoek batez beste %146,23 denbora gehiago behar dutela V8 metodoen ataza berdinak burutzeko. ![esanahia](../../assets/images/sampleMeanDiag.png) ### Kode adibidea: `_.concat`/`Array.concat`en proba ```javascript const _ = require("lodash"); const __ = require("underscore"); const Suite = require("benchmark").Suite; const opts = require("./utils"); //cf. https://github.com/Berkmann18/NativeVsUtils/blob/master/utils.js const concatSuite = new Suite("concat", opts); const array = [0, 1, 2]; concatSuite .add("lodash", () => _.concat(array, 3, 4, 5)) .add("underscore", () => __.concat(array, 3, 4, 5)) .add("native", () => array.concat(3, 4, 5)) .run({ async: true }); ``` Non hau bueltatzen duen: ![output](../../assets/images/concat-benchmark.png) [Hemen](https://github.com/Berkmann18/NativeVsUtils/blob/master/index.txt) duzu proba erreferentzia puntuen zerrenda luzeago bat edo, bestela, [egikaritu hau](https://github.com/Berkmann18/NativeVsUtils/blob/master/index.js), hori bera erakutsiko dizu, baina koloretan. ### Blog aipua: "(baliteke) Ez duzu Lodash/Underscoreren beharrik (ez izatea)" [Lodash eta Underscoren inguruko gaiei buruzko txostena](https://github.com/you-dont-need/You-Dont-Need-Lodash-Underscore). > JavaScripten baliabideen liburutegi moderno bikainak dira Lodash eta Underscore, eta Front-end garatzaileen artean oso erabiliak. Hala ere, nabigatzaile modernoak jomugatzat dituzunean, pentsa dezakezu ECMAScript5ek [ES5] eta ECMAScript2015ek [ES6] badituztela jatorriz funtzio horietako asko. Zure proiektuak menpekotasun gutxiago edukitzea nahi baduzu, eta argi badaukazu zein nabilgatzaile duzun helburutzat, baliteke behar ez izatea Lodash/Underscore. ### Adibidea: jatorrizkoak ez diren metodoak erabiltzeko linting-a Badago [ESLint plugin](https://www.npmjs.com/package/eslint-plugin-you-dont-need-lodash-underscore) bat behar ez dituzun liburutegiak atzeman eta aholkuak ematen dizkizuna (behean duzu adibidea).
Plugin hori erabili nahi baduzu, gehitu `eslint-plugin-you-dont-need-lodash-underscore` plugina zure ESLint ezarpen fitxategiari: ```json { "extends": ["plugin:you-dont-need-lodash-underscore/compatible"] } ``` ### Adibidea: linter bat erabiliz, atzeman beharrezko ez diren v8 funtzionalitateen erabilera Eman begirada bat azpiko fitxategiari: ```js const _ = require("lodash"); // ESLintek azpiko lerroa markatuko du iradokizun batekin console.log(_.map([0, 1, 2, 4, 8, 16], (x) => `d${x}`)); ``` Hementxe dago ESLintek bistaratuko lukeena YDNLU plugina erabiliz. ![irteera](../../assets/images/ydnlu.png) Noski, adibide horrek ez du errealista ematen egungo kodeek dutena kontutan hartuta, baina bai balio du ulertzeko.