# Erabili 3 zati proba izen bakoitzean
### Azalpena
Proben txostenak esan behar du aplikazioaren berrikuspenak erantzuten dien kodea nahitaez ezagutzen ez duten pertsonen beharrei: probatzailea, inplementazioa egiten ari den DevOps injinerua eta zu zeu hemendik bi urtera. Hori errazago lortuko duzu probak eskatutako baldintzak kontuan hartzen baditu eta hiru zatiz osatua badago:
(1) Zer ari gara probatzen? Adibidez, ProduktuZerbitzua.gehituProduktuBerria funtzioa
(2) Zein egoera eta agertokitan? Adibidez, ez zaio preziorik pasatzen funtzioari
(3) Zein da espero den emaitza? Adibidez, produktu berria ez dago onartua
### Kode adibidea: 3 zati dituen proba izena
```javascript
//1. unitatea frogapean
describe('Produktu Zerbitzua', () => {
describe('Produktu berria gehitu', () => {
//2. kasua eta 3. esperotakoa
it('Prezioa zehaztuta ez dagoenean, produktuaren egoera baieztapenaren zai dago', () => {
const produktuBerria = new ProduktuZerbitzua().gehitu(...);
expect(produktuBerria.egoera).to.equal('baieztapenarenZai');
});
});
});
```
### Anti ereduaren kode adibidea: norberak proba osoaren kodea irakurri behar du eta asmoa ulertu
```javascript
describe('Produktu Zerbitzua', () => {
describe('Produktu berria gehitu', () => {
it('Egoera zuzena itzuli behar du', () => {
//mmm, zer egiaztatzen ari da proba hau? zein da kasua eta espero dena?
const produktuBerria = new ProduktuZerbitzua().gehitu(...);
expect(produktuBerria.egoera).to.equal('baieztapenarenZai');
});
});
});
```
### "Zuzen egiteko adibidea: proben txostenak dokumentuaren baldintzak biltzen ditu"
["30 Node.jsren proba jarraibide egokiak" blogetik hartua, Yoni Goldbergen eskutik](https://medium.com/@me_37286/yoni-goldberg-javascript-nodejs-testing-best-practices-2b98924c9347)
