# Baliatu cachea konpilazio denborak murrizteko ## Azalpena Docker irudiak geruzen konbinazioak dira. Izan ere, zure Dockerfile fitxategiko agindu bakoitzak geruza bat sortzen du. Dockeren daemonak konpilazioen arteko geruza horiek erabil ditzake, aginduak berdinak badira edo `COPY` edo `ADD` fitxategiak berdinak badira. ⚠️ Cachea ezin bada geruza jakin batean erabili, ondorengo geruza guztiak ere ezgaituak izango dira. Horrexegatik, ordena garrantzitsua da. Zure Dockerfile fitxategia zuzen diseinatzea ezinbestekoa da, zure konpilazioan atal mugikorren kopurua murrizteko; gutxien eguneratzen diren aginduak goialdean egon beharko lirateke, eta etengabe aldatzen ari diren aginduak (aplikazioaren kodea, esaterako), berriz, behe aldean. Baita ere, garrantzitsua da jakitea operazio luzeak abiarazten dituzten aginduek puntu gorenaren inguruan egon beharko luketeela, horrela bermatuko delako bakarrik beharrezkoak direnean gertatzea (docker irudia eraikitzen duzun bakoitzean aldatzen ez badira behintzat). Cachetik Docker irudi bat berreraikitzea ia-ia berehalakoa izan daiteke era egokian eginez gero. ![Dockeren geruzak](../../assets/images/docker_layers_schema.png) - [Digging into Docker layers](https://medium.com/@jessgreb01/digging-into-docker-layers-c22f948ed612)-etik hartutako irudia, jessgreb01-i esker\* ### Arauak #### Ekidin une oro aldatzen den Avoid LABEL (etiketa) Zure Dockerfile fitxategiaren hasieran konpilazio zenbakia duen etiketaren bat badaukazu, cachea baliogabetua izango da konpilazio bakoitzean ```Dockerfile #Fitxategiaren hasiea FROM node:10.22.0-alpine3.11 as builder # Ez egin hau hemen! LABEL build_number="483" #... Dockerfile fitxategiaren gainontzeko guztia ``` #### Eduki .dockerignore fitxategi egokia [**Begiratu: docker ignoreren garrantzia**](./docker-ignore.basque.md) Cachearen logika hondatu dezaketen fitxategien kopia ekiditen dute Docker ignorek, adibidez proben emaitzen txostenak, erregistroak edota aldi baterako fitxategiak. #### Instalatu lehenik "sistemaren" paketeak Gomendagarria da erabiltzen dituzun sistema pakete guztiak dituen docker irudi base bat sortzea. **Benetan** `apt`,`yum`,`apk` edo antzerako komandoak erabiliz paketeak instalatzeko beharra baduzu, horiek izan beharko lirateke zure lehenengo aginduak. Ez duzu make, gcc edo g ++ berriro instalatu nahi izango zure node aplikazioa konpilatzen duzun bakoitzean. **Ez instalatu paketea erosoa delako soilik, ekoizpen aplikazio bat da.** #### Lehendabizi, GEHITU soilik zure package.json eta lockfile ```Dockerfile COPY "package.json" "package-lock.json" "./" RUN npm ci ``` lockfile eta package.json gutxiagotan aldatzen dira. Beraiek lehendabizi kopiatzeak `npm install` etapa cachean utziko du, horrek denbora baliotsua aurrezten du. ### Ondoren kopiatu zure fitxategiak eta exekutatu konpilazio etapa (beharrezkoa bada) ```Dockerfile COPY . . RUN npm run build ``` ## Adibideak ### Onarrizko adibidea sistema eragileko menpekotasunak behar dituzten node_modulesekin ```Dockerfile #Sortu node irudi bertsioaren ezizena FROM node:10.22.0-alpine3.11 as builder RUN apk add --no-cache \ build-base \ gcc \ g++ \ make USER node WORKDIR /app COPY "package.json" "package-lock.json" "./" RUN npm ci --production COPY . "./" FROM node as app USER node WORKDIR /app COPY --from=builder /app/ "./" RUN npm prune --production CMD ["node", "dist/server.js"] ``` ### Konpilazio etaparen adibidea (esaterako typescript erabiltzerakoan) ```Dockerfile #Sortu node irudi bertsioaren ezizena FROM node:10.22.0-alpine3.11 as builder RUN apk add --no-cache \ build-base \ gcc \ g++ \ make USER node WORKDIR /app COPY "package.json" "package-lock.json" "./" RUN npm ci COPY . . RUN npm run build FROM node as app USER node WORKDIR /app # Behar ditugun fitxategiak bakarrik kopiatu COPY --from=builder /app/node_modules node_modules COPY --from=builder /app/package.json . COPY --from=builder /app/dist dist RUN npm prune --production CMD ["node", "dist/server.js"] ``` ## Esteka erabilgarriak Dockeren dokumentazioa: https://docs.docker.com/develop/develop-images/dockerfile_best-practices/#leverage-build-cache