# Erabili ESLint eta Prettier ### ESLint eta Prettier alderatzen Kode hau formateatzen baduzu ESLint erabiliz, abisu bat besterik ez dizu emango luzeegia dela esanez (zure `max-len` ezarpenaren arabera). Prettierrek zure order automatikoki formateatuko du ```javascript foo( argudioBenetanLuzea(), aiAmaParametroPiloPiloa(), hauGarbituBeharkoNuke(), benetanOraindikBesteBat(), txantxetanZabiltzaEzta() ); ``` ```javascript foo( argudioBenetanLuzea(), aiAmaParametroPiloPiloa(), hauGarbituBeharkoNuke(), benetanOraindikBesteBat(), txantxetanZabiltzaEzta() ); ``` Iturria: [https://github.com/prettier/prettier-eslint/issues/101](https://github.com/prettier/prettier-eslint/issues/101) ### ESLint eta Prettier integratzen ESLint eta Prettier kodea formateatzeko funtzionalitateetan gainjar daitezke, baina erraz konbina daitezke [prettier-eslint](https://github.com/prettier/prettier-eslint), [eslint-plugin-prettier](https://github.com/prettier/eslint-plugin-prettier), eta [eslint-config-prettier](https://github.com/prettier/eslint-config-prettier) bezalako liburutegiekin. Haien arteko ezberdintasunei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, [hemen](https://stackoverflow.com/questions/44690308/whats-the-difference-between-prettier-eslint-eslint-plugin-prettier-and-eslint) begira dezakezu esteka.